Produktu berriari egokitutako araudi eta legedi egokia, indarrean dagoena. Laborategiko probaketak araudi egokia lortzeko. Gure langileek produktuaren fitxa teknikoa egiten dute, bezeroarekin lankidetzan.
Aduanetako legedia. Produktu berriak aduanetan edota merkatuan izan dezakeen edozer arazo saihestea.
Ekarri beharreko produktua behar bezala datorrela ziurtatzeko ikuskaritza egitea. Ikuskaritza aurrez egindako fitxa teknikoaren arabera egiten da; fitxa horrek produktuaren xehetasun guztiak izaten ditu. (neurriak, osagarriak, patroiak, packaging...).
Hornitzaile egokiak topatzea prezioaren, kalitatearen, egokitasunaren, entrega-epeen, eta abarren arabera.
Zalantzak argitzea eta aholku praktikoak ematea, gure esperientzia oinarri hartuta.
Bolumen egokia kalkulatzea, kostuak optimizatzeko.
Prozesuen gaineko kontrola, eskaeraren fasearen informazio eguneratua.